2030ean, izotzik gabe gera daiteke, lehenengoz, Ozeano Artikoa. Hau da, orain arteko beste zenbait ikerketak uste baino hamar urte lehenago. Nature agerkarian argitaratutako ikerketan jakinarazi dute aurreikuspena. Gizakiak eragindako berotze globala izango da urtzearen arrazoi nagusia. Gainera, berotegi efektua sortzen duten isuriak asko murriztuta ere, ezin izango da eragotzi urtzea. Aspalditik ari da txikitzen Ozeano Artikoko izotz geruza, baina 2000. urtetik azkartu egin da prozesua. Ikertzaileek 1979tik 2019ra Ozeano Artikoan hilero izandako aldaketak aztertu dituzte. Ozeano Artikoak irailean izaten du izotz geruza txikiena. Hain zuzen, ikertzaileen ustez, 2030. eta 2050. urteen arteko irailen batean, edo irail gehiagotan, galduko du izotz geruza osoa. Hori bai, urtean epe labur batez geratuko da izotzik gabe. Ikerketaren arabera, ziurrenik 2030ean gertatuko da lehen aldiz. Urtzearen ondorioak, gainera, larriak izango direla ohartarazi dute, muturreko klima fenomenoak areagotzea, adibidez.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.