Eztabaida bizia sortu du Iruñeko Erorien Monumentuaren geroak. Euskal Herriko ikur frankistarik handiena da, 1941ean frankismoari gorazarre egiteko eraikia, eta urte askoan polemika iturri. Azkena azaroan sortu zen, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik eraikina aldatzeko iragarritako akordioaren eraginez. Eraikina eraitsi gabe, eraldatu, eta egungo zentzua kendu nahi diote, beste esanahi bat emanez. Memoria historiakoaren alorrean aritzen diren hainbat eragilek ere babesa azaldu zioten akordioari. Haatik, elkarte memorialista nagusiek gogor kritikatu dute, eta monumentua botatzeko eskatu, biktimen mina betikotzen duelako eta biktimak umiliatzen dituelako. Hain zuzen, eraikina eraisteko kanpaina hasi zuten duela urtebete hainbat elkartek, eta akordioaren aurka agertu dira. Esaterako, Erorien Monumentua Eraistearen Aldeko Plataformak, 31 elkarte batzen dituenak, manifestazioa deitu zuen iragan urtarrilaren 18an. Bestalde, eraikina pintura gorriz margotua agertu da, Caidos eraitsi! mezua idatzita duela. Eztabaida puri-purian da, bide politiko eta juridiko arantzatsua izango du aurretik.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.