Urpean lehenik, lurpean ondoren eta, ondo bidean, etorkizunean Donostiako Aquariumean jendaurrean ikusgai. Bide hori osatuko du 2011ko abuztuaren 28an Zarauzko hondartzan agertu zen 15 metroko kaxaloteak. Zehazki, haren hezurrek. Duela hamabi urte, Hernaniko lurretan lurperatu zituzten, zanga batean, etorkizunean berreskuratzeko asmoz. Aurtengo abuztuan, indusketa lanak egin zituzten hezurren egoera egiaztatzeko. Egoera onean zeudela ikusita, Aquariumeko historialari Alex Larrodé eta haren taldeak irailean atera zituzten. Guztira, hezurren % 80 berreskuratu dituzte, batzuk oso egoera onean eta beste batzuk okerragoan. Orain, eskeletoa garbitu, zuritu eta zaharberritu egingo dute, etorkizunean erakutsi ahal izateko. Oraingoz, baina, Donostiako Aquariumak Intxaurrondo auzoan duen pabiloi batean gorde dute, erakusgai jarri ahal izateko hurrengo urratsak egin arte.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.