Pandemiaren eraginez etenda egon ostean, udazkenean jarriko dira martxan berriz Bizkaiko eta Nafarroako bertsolari txapelketak, baita Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Xilaba bertsolari txapelketa ere. Honen kasuan, final laurdenetan zenean eten zuten txapelketa, Frantziako Gobernuak COVID-19aren kontra hartutako neurrien ondorioz kultur emanaldiak bertan behera geratu zirelako. Irailaren 18an abiatuko dute berriro, eta azaroaren 13an jokatuko dute finala. Guztira, zortzi saio izango dira. Beste horrenbeste saio izango ditu Nafarroako txapelketak. Urte hasieran zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten. Ekainean, sailkapenerako saioak egin dituzte, eta urriaren 2an ekingo diote txapelketari. Finala azaroaren 27an izango da. Bizkaiko txapelketa ere geldirik egon da: iazko udaberrian egin beharreko sailkapen saioak irailean egin zituzten, baina osasun egoeragatik atzeratu egin zuten azken fasean. Oraingoan, urriaren 3an hasiko da, eta abenduaren 18an egingo dute finala. Hiru txapelketak sasoi berean egingo dira. Ondorioz, eta bertsozaleek txapelketen jarraipena errazago egin dezaten, saioak uztartzeko moduko egutegia osatu dute antolatzaileek, hots, Bizkaiko eta Nafarroako bertsozale elkarteek eta Bertsularien Lagunak elkarteak.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.