Kranpoiak, botak, eskiak, pioletak... mendiari lotutako pieza historiko ugari biltzen ditu Mendietxek, Azpeitiko Esklaben Komentuan zabaldu berri duten museoak. Alex Txikon alpinistaren eta Soraluze familiaren elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hango ganbaran gordetzen zituen Txikonek duela 20 urte biltzen hasitako objektuak; orain, eraikina egokitu eta museoa ireki dute. Balio eta historia handiko piezak ditu bildumak. Esaterako, George Malloryk eta Andrew Irvinek 1924an Everestetik bidalitako postal bat, Espainiako eski pare zaharrena, Yvon Chouinard eskalatzailearen piolet bilduma... Guztira, hiru gune ditu museoak. Nagusian, Txikonen piezek osatutako bilduma iraunkorra dago. Beste batean, Txikonen espedizioetako materiala eta Azpeitiko Lagun Onak Klubaren bilduma. Hirugarrenean, Ramon Garoz taxidermistaren animalia disekatuak daude, baita The NeverRest proiektuari (Everesteko jasangarritasuna xede duena) eskainitako lekua ere. Dean Fidelman argazkilariaren erakusketa bat ere badago museoaren alboan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.