Albaola Itsas Kultur Faktoriak azaroaren 7an uretaratuko1 du San Juan baleontzia. XVI. mendeko izen bereko baleontziaren2 erreplika da, 1565ean Kanadako Red Bayn hondoratu zenarena, hain zuzen ere. Erreplika 2013tik ari dira eraikitzen Pasaian, Albaolaren egoitzan, duela bost mendeko teknika, elementu eta lan prozesuak baliatuz3. Azaroaren 7an uretaratuko badute ere, oraindik ez da itsasoratzeko prest egongo. Izan ere, behin uretan dagoenean, nabigatzeko beharrezko beste elementu batzuk gehituko dizkiote baleontziari. Besteak beste, mastak4, bergak eta belak, horiek ere garai bateko teknikak eta lehengaiak5 erabiliz. Baleontzia amaitutakoan, Kanadara joatea da Albaolakoen asmoa, hau da, jatorrizko baleontziaren bidaia errepikatzea. Hori bai, data zehatzik ez dute jakinarazi oraindik.

1. Uretaratu: botar (es), lancer (fr).
2. Baleontzi:
ballenero (es), baleinier (fr).
3. Baliatu:
erabili.
4. Masta:
mástil (es), mât (fr).
5. Lehengai:
materia prima (es), matière première (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.