Zorioneko dira Game of Thrones telesail ospetsuaren jarraitzaileak. Izan ere, Erdi Aroko giroa eta fantasia uztartzen dituen telesailaren ondorengoa prestatzen hasi da HBO plataforma: House of the Dragon. Hala jakinarazi dute egileek Twitter sare sozialean zabaldutako zenbait argazkiren bidez. Irudietan, hainbat aktore ageri dira gidoiaren lehen irakurketak egiten: Paddy Considine, Olivia Cooke, Emma D’Arcy, Matt Smith... Jakina zen HBOk jarraipena emango ziola Game of Thrones-i, baina orain zalantza guztiak uxatu dituzte. Telesail berria 2022an estreinatuko dute. Berez, Game of Thrones-en aurretiazkoak kontatuko ditu House of the Dragon-ek; zehazki, 300 urte lehenagoko kontuak, Targaryen familiaren historiari erreparatuta. Game of Thrones bezala, George R. R. Martin idazlearen liburuetan oinarrituko da. Nolanahi ere, House of the Dragon ez da izango bere aurrekoaren kimu edota adar bakarra, HBO telesail gehiago garatzen ari baita. Ez da harritzekoa: 2011. eta 2019. urteen artean eman zen telesailak sekulako arrakasta izan zuen mundu osoan. Zein ekoizlek egingo lioke muzin halako +++pagotxari5?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.