Espainiako Gobernuak eta Apezpikuen Espainiako Batzarrak akordioa egin dute, Eliza katolikoak 1998. eta 2015. urteen artean irregularki immatrikulatu zituen ondasunak itzultzeko prozesua has dadin. Eliza, era guztietako ondasunen jabetza eskuratu ostean (elizak, ermitak, lursailak, etxebizitzak, pilotalekuak, olibondoak...), mila inguru “erregularizatzeko” prest agertu da, ondasun horiek “beste norbaitenak” direlakoan edo “zalantzazko jabetza” dutelakoan. Alabaina, Espainiako Gobernuak duela urtebete osatutako zerrendan, Elizak itzuli beharreko 34.961 ondasun ageri dira Espainia osoan. Nafarroako Gobernuak ere argitaratua du Elizak herrialdean bereganatutako ondasunen kopurua: 2.952, Espainiako Gobernuak zenbatutakoak baino 1.918 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoari, berriz, 88 dagozkio, Espainiako Gobernuaren datuen arabera; Eusko Jaurlaritzaren ustez, ordea, 530 dira. Kopuruak kopuru, borroka hau hasi baino ez da egin.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.