Elefanteen eta nekazarien arteko harremana ez da erraza izaten, eta heriotzak ere eragiten dizkiete elkarri, batez ere Afrikan. Elefanteak soroetan sartu, eta uztak jaten edo suntsitzen dituzte. Itxitura elektrikoak, zaintza dorreak... probatu izan dituzte nekazariek, baina arrakasta gutxirekin. Save the Elephants elkarteak sistema eraginkorragoa garatu du: erlauntzak dituzten hesiak. Kenyako artzainei aspaldi entzundako istorio bat hartu dute oinarri. Horren arabera, elefanteek ez zituzten kaltetzen erlauntzak zituzten zuhaitzak. Istorioa ikertu ostean hasi ziren hesiak erlauntzekin jartzen, hamar metrotik behin bat, zehazki. Erdiak izan ohi dira benetakoak, besteak elefanteak engainatzeko dira. Bederatzi urtez aztertu dute hesien eragina Kenyako hegoaldeko Mwambiti eta Mwakoma herrixketan. Ondorioen arabera, erlauntzetara hurbildu ziren ia 4.000 elefanteetatik % 75k atzera egin zuten. Elkarteak nabarmendu du ez dela irtenbide perfektua. Halere, uztak eta elefanteak babesteaz gain, nekazariek eztiarekin etekina lortzen dute. Dagoeneko beste hainbat herrialdetara zabaltzen ari da sistema.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.