Urteurrena du aurten Elhuyarrek. Izan ere, 50 urte beteko ditu 2022an. Hala, Elhuyar, 50 urte aurrerago lelopean, hainbat ekimen egingo ditu urte osoan. Nagusia azaroan izango da: jai giroko ekitaldi batekin ospatuko du urtebetetzea. Elhuyar 50 kutxa izenekoa ere sortu du: aurten egingo diren ekimenen lekukotzak, objektuak, oharrak... gordeko ditu bertan, 2072ko herritarrentzat. Zientzia euskaraz lantzeko asmoz sortu zen, 1972an, Elhuyar. Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolako euskaltzale batzuek sortu zuten. Larunbatero hasi ziren biltzen, eskolan gaztelaniaz ikasitako gaiak euskaraz jorratu ahal izateko testuliburuak prestatzeko. Hasiera hartatik, garapen handia izan du Elhuyarrek. Zientzia kontuak ez ezik, hizkuntza zerbitzuak, adimen artifiziala, hizkuntza teknologia eta beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu, betiere euskara garatuz eta bide berriak zabalduz. Horietako asko, aski ezagunak: euskara ikasleen artean, esaterako, nork ez du ezagutzen hain lagungarria zaigun Elhuyar hiztegia? Zorionak, eta urte askoan!



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.