3D teknologiari esker, Antzinako Egiptoko eraikinik ospetsuenetakoa etxetik atera gabe bisita daiteke. Harvardeko Unibertsitatearen (AEB) eta Egiptoko Turismo eta Antigoaleko Gauzen Ministerioaren arteko elkarlanaren emaitza da. The Giza Project izeneko egitasmoaren barruan jarri dute bisita birtuala egiteko eskaintza, Giza 3D izenburupean. Giza Project egitasmoak Gizako nekropolian aurkitutako aztarnak digitalki gordetzea du helburu, eta orain, 3D teknologia baliatuta, Gizako Piramide Handia edo Keopsen piramidea xehetasun osoz bisitatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, bertara joaten diren turistentzat zabalik ez dauden zenbait leku ere ikus daitezke Giza 3D-n. Horrez gain, bisita egin ahala, erabiltzaileari ikusten ari denari buruzko informazioa eskaintzen zaio. Gizako piramidea Antzinako Zazpi Mirarietako bat da, eta zutik jarraitzen duen bakarra. Honako helbide honetan egin daiteke bisita birtuala: https://giza.mused.org.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.