Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Hegazti migratzaileen atlasa plazaratu berri du. Halako lehen lana da EAEn. Guztira, EAEtik igarotzen diren 152 hegazti migratzaileren datu zientifikoak biltzen ditu, baita mapak eta grafikoak ere. Hegaztien eraztunen datuak erabili dituzte gida egiteko, Aranzadiko Ornitologia Saileko Eraztuntze Bulegoaren lana oinarri hartuta. Iaz, 75 urte bete zituen bulegoak, eta bitarte horretan milaka datu eskuratu ditu hegaztien eraztunak aztertuz. Izan ere, Europa eta Afrika artean, hegazti migratzaileen igaroleku garrantzitsua da Euskal Herria. Gidan, zehazki, 100 urtean jasotako datuak aurki daitezke. Hain zuzen, 1914ko uztailean Ingalaterran eraztuna jarri zioten oilagor3 batena da daturik zaharrena. Urte bereko azaroan berreskuratu zuten euskal lurretan. Gidaz gain, Euskadiko Hegaztien Migrazioa izeneko dibulgazio txostena ere kaleratu dute. Bertan, informazio zientifikoa modu dibulgatzailean jaso dute.