Txakur haragi erregosiak nahiko hurbil du iraungitze data Asiako herrialdean. Hegokorearren plateretan, batez ere adinekoak direnen artean, nahiko ohikoa izan da jaki hori, baina laster ez da eskuragarri egongo, txakurrak haztegietan hil eta haien haragia jateko saltzea legez kanpokoa izango delako 2027tik aurrera. Hala erabaki du Hego Koreako parlamentuak, legez. Dena den, ez dago oso argi txakur okela jatea ere debekatuko duten, kartzela zigorrak eta isunak giza kontsumorako txakurren hazleentzat eta banatzaileentzat bakarrik aurreikusi dituztelako. Joan den urteko inkesta baten arabera, galderari erantzun ziotenen % 8k baino ez zuten aitortu aurreko 12 hilabeteetan txakur okela jan zutela; 2015ean, aldiz, % 27k erantzun zioten baietz itaun berari. Gainera, iazko inkestatuen bosten batek baino gutxiagok onetsi zuen haragi horren kontsumoa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.