Akerbeltz etxean da jadanik, eta pozik hartu dute mutrikuarrek. Izan ere, Xiri Andonegik 2003an sortutako erraldoia iazko martxoan joan zen Veneziako Nazioarteko Arte Bienalean (Italia) parte hartzera. Belgikako Petticoat Government kolektibo artistikoa munduko hainbat tokitako erraldoietan oinarritutako proiektuarekin joan zen hara. Zazpi erraldoi aukeratu zituen Europako guztien artean, tartean Akerbeltz. Mutrikuko Erraldoien Konpartsako kideek furgonetan eraman zuten eta hamar hilabete egin ditu Veneziako erakusketan. Bitartean, herrian zain izan ditu Mari, Urtzi eta Sorgina lagun erraldoiak, buruhandiak eta gainerako herritarrak. Ongietorri beroa egin zioten guztiek joan den hilean, bertso eta guzti, haren falta sentitu baitzuten iazko udan ere, Malen jaietan. Horregatik atera ziren kalejiran guztiak elkarrekin.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.