Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, idazle eta politikari donostiarra hil zela ia hamar urte igaro direnean, Donostiako udal liburutegi nagusiari Txillardegi Liburutegia izena ipintzeko eskaera egin du idazle talde batek. Zehazki,Txillardegi hil eta gutxira sortutako eskaera berriz egiteko saiakera abiatu dute. 2012ko urtarrilaren 14an hil zen Txillardegi. Haren omenez, hainbat ekitaldi antolatu ziren, eta idazle talde batek egindakoan jaio zen eskaera. Lehen hura ez zen onartu Donostiako Udalean. Orain, giro politikoa ordukoa baina lasaiagoa dela kontuan hartuta, berriz egin dute eskaera. Horretarako, sinadura bilketa ere abiatu dute txillardegiliburutegia.eus webgunean. Bertan agertzen dutenez, “Txillardegiren kultur eta literatur arloko lanak berez hitz egiten duela uste dugu, haren merezimenduak zerrendatzen ibili beharrik gabe”.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.