Iaz, 1,25 milioi pertsona hil ziren munduan tuberkulosiaren eraginez, OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez. Horrenbestez, eta COVID-19ak sortutako heriotzak gutxitu egin direnez, gaixotasun infekzioso hilgarriena bihurtu da berriro. Izan ere, COVID-19aren ondorioz 320.000 pertsona hil ziren 2024an. OMEk urtero tuberkulosiari buruz egiten duen txostenean jaso duenez, hildako kopuruak apur bat behera egin zuen 2023an, 2022ko eta 2021eko kopuruekin alderatuta: 1,32 eta 1,42 milioi hildako, hurrenez hurren. Hori bai, gaixotasuna hartu zutenen kopuruak gora egin zuen: iaz, 10,8 milioi izan ziren; 2022an, 10,7 milioi; 2021ean, 10,1 milioi. Tuberkulosiak hainbeste jende kutsatzea eta hiltzea lotsagarritzat jo du OMEko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesus-ek, “kontuan hartuta gaixotasuna prebenitzeko, antzemateko eta tratatzeko tresnak baditugula”. Gainera, “pobreen pandemia” dela gogorarazi du OMEk, kasu gehienak errenta maila ertain edo baxuko herrialdeetan izaten direlako. Hala, gaixotasunari aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu OMEk.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.