Urtero, Bandera Beltzak txostena argitaratu ohi du Ekologistak Martxan elkarteak, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarren kasu nabarmenenak ezagutarazteko. Espainiako kostaldeko probintzia bakoitzean, bi Bandera Beltz banatu ohi ditu. Hortaz, Euskal Herrian Gipuzkoan eta Bizkaian banatu ditu. Bizkaian, Urdaibaiko biosferan eraiki nahi duten Guggenheim Museoaren proiektuak jaso du berriro, kutsaduragatik. Kudeaketa txarrari dagokiona, berriz, Leioako Udalari eman diote, Lamiakoko padura ez duelako osorik leheneratzen. Gipuzkoan, kudeaketa txarraren saria Donostiako Udalak jaso du, bigarren urtez jarraian, Santa Klara uhartean Hondalea izeneko eskultura zabaltzeak bertan dituen ondorio kaltegarriengatik. Kutsaduraren Bandera Beltza Getariara joan da, kostaldetik 3,6 miliatara atungorriak loditzeko zabalduko duten “makrohaztegiarengatik”.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.