Eutsi gureari! lelopean, Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura dakar, hamargarren urtez, Errigoraren udaberriko kanpainak. Sasoian sasoikoa eta tokian tokikoa etxeko despentsa betetzeko: oliba olio birjina estra bidoiak eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortak. Hori guztia, jakina, ekoizlearen jatorrizko prezioan, euskaraz etiketatuta eta ehunka herritan auzolanean banatuta. Produktuak eskatzeko epea otsailaren 25etik martxoaren 13ra bitartekoa izango da, eta bi modutan egin daiteke: errigora.eus webgunean eta/edo telefonoz (+33 532 09 35 45 / +34 848 87 12 23 zenbakietan). Produktuak apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jaso ahal izango dira. Ohi denez, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko ekoizleen lana babesteko ez ezik, eremu horietan euskara bultzatzeko martxan diren hainbat egitasmori laguntzeko ere baliatuko da Errigoraren kanpaina.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.