Neurri bitxia hartu dute Dunedin hiriko (Zeelanda Berria) aireportuan, sarreran sortzen diren jende pilaketak saihesteko: agurtzeko besarkaden iraupena murriztu dute. Zehazki, aireportuko atarian jarri duten kartel batek zera dio: “Besarkadak hiru minutukoak, gehienez. Agur maitekorragoak egiteko, erabili aparkalekua”. Beste batek, hauxe: “Agur esatea zaila da, hortaz, egizu azkar. Asko jota, hiru minutuan”. Zeelanda Berriko bosgarren aireporturik garrantzitsuena da Dunedingoa (Momonako aireportua izenez ere ezaguna), urtean milioi bat bidaiari inguru igarotzen dira bertatik. Antza, aireportuko sarreran askotan sortzen dira pilaketak, jendea asko luzatzen delako elkar agurtzen. Horregatik erabaki dute agurren iraupena mugatzea. Aireportuko bidaiarien artean auskalo, baina mundu zabalean, behintzat, oihartzuna izan du neurriak. Batez ere, bidaiari batek sare sozialetan kartelen argazkia zabaldu zuenetik.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.