Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko lelopean, Euskal Herriko II. Ekotopaketak egingo dituzte, martxoaren 28an eta 29an, Arrasaten. Jauzi Ekosoziala mugimendu kultural eta ekintzaileak antolatu ditu jardunaldiok. Hain zuzen, duela bi urte, 2022ko udazkenean, Portugaleten egindako I. Ekotopaketak-en erein zen Jauzi Ekosozialaren hazia. Hitzordu hartan, hainbat eragilek eta norbanakok “lurraldean ekologismo berriaren tresna bat” sortzea erabaki zuten, eta hala jaio zen mugimendu hori. Ekologia kezka sozialen erdigunean jartzen du, “krisi ekologikoa krisi soziala dela ulertzen dugulako”. Arrasateko II. Ekotopaketak “ekologismo berriaren elkargune” izateko xedez antolatu dituzte, eta egitarau zabala izango du: hitzaldiak, kultur ekitaldiak eta solasaldiak. Mugimenduari zein topaketei buruzko informazioa www.jauziekosoziala.eus webgunean ikus daiteke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.