Maiatzean iragarri zuen Euskalgintzaren Kontseiluak hitzordua. Euskara azkenaldian jasaten ari den oldarraldi judizialaren aurrean, azaroaren 4an manifestazioa Bilbon. Euskararen kontra epaitegietatik iritsitako ebazpen sortan bazegoen eta zer aukeratu: Erandioko Udalekoa, Uliazpi Fundazioari buruzkoa, Irungo udaltzainena... Maiatzetik, oldarraldiak etenik ez. Alderantziz, auzitegietatik datozen erabakien menua handitu egin baita. Besteak beste, uztailean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko Udal Legearen aurka emandakoa, non udalerri euskaldunei euskara hutsean jarduteko bideak mugatzen zizkien. Argi dago: euskararen kontrako gosea, ezin asea. Urrian epai gehiago iritsi dira, den-denak euskara normalizatzeko arauen kontra. Atxikimendu ugari jaso ditu dagoeneko euskararen alde azken urteetako manifestaziorik jendetsuena izango denak. Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat izango du leloa. Izan daitezela milaka lagun bat eginda adostasun sozialaren erakusgarri.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.