Ipar Euskal Herrian, Frantziako Kultura Ministerioak ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du bertsolaritza. Udaberrian egin zuen eskaria Bertsularien Lagunak elkarteak, eta azaroan jaso zuen baiezko erantzuna. Horrenbestez, bertsolaritza Frantziako kultura ondare immaterialaren katalogoan sartu dute. Bertsularien Lagunak elkarteko kide Ainhoa Elizondoren hitzetan, “duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ez gutxiago: bertsolaritza mugimendu bizia da gaur egun, herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker. Urteetako lanari egindako aintzatespen gisa hartu behar dugu izendapena”. Ipar Euskal Herrian lortutako izendapenarekin, bi lurraldetan du halako aitortza bertsolaritzak. Izan ere, 2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen, ondare materiagabearen kategorian.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.