Frankismo garaian kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad ezagutzeko aukera dago Irungo Kabigorrin, argazki erakusketa bati esker. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatu du, eta ekainaren 15era arte ikusi ahal izango da. Gipuzkoan zutik dagoen kontzentrazio esparru bakarra da Pequeña Velocidad izeneko pabiloia. Bertatik bertara bisitatu ezin denez, eraikina ezagutarazteko ipini dute argazki erakusketa. Eraikina babesteko lanean ari da elkarte memorialista, Irungo erdialdean trenbide sare eremu handia berrurbanizatzeko proiektu batek arriskuan jarri baitu, bertan dagoelako. Izan ere, ViaIrun delako berrurbanizazio egitasmoaren arabera, eraitsi egingo dute. Horregatik eskatu du Nicolas Gerendiain elkarteak pabiloia babesteko eta oroimenerako leku izendatzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.