Aarhus (Danimarka) da munduko hiririk zoriontsuena, 2024an, bederen. Hala dio Londreseko Bizi Kalitatearen Institutuak (Institute for Quality of Life) 250 hirirekin osatutako zerrendak. Erakunde horrek urtero egiten du hiri zoriontsuenen zerrenda, hainbat ezaugarri kontuan hartuta, besteren artean: hezkuntza, ekonomia, ingurumenaren babesa, berrikuntza, mugikortasuna, eremu berdeetarako sarbidea eta gizarte inklusioa. Bada, horiek guztiak neurtu ondoren, Aarhus ipini dute zerrendaren lehen postuan. Jarraian datoz, hurrenkera honetan, Zurich (Suitza), Berlin (Alemania), Göteborg (Suedia), Amsterdam (Herbehereak), Helsinki (Finlandia), Bristol (Erresuma Batua), Kopenhage (Danimarka), Geneva (Suitza) eta Munich (Alemania). Euskal hiri bakarra ageri da zerrendan: Bilbo, 59. tokian. Bilbotarrak ados ote daude postu horrekin?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.