Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) kaleak harrotasunez hartzeko deia egin du, Baionan apirilaren 6an manifestazio nazionala antolatuta. Justizia euskararentzat lelopean, justizia eskatuko dugu euskararentzat zein euskaldunontzat. Azkenaldian, euskaldunok ahoz aho darabilgu oldarraldi judiziala. EHEk horren adibide ugari aletu ditu bere deialdian: “Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaiko eremu handi batean, euskarak ez du legezko ofizialtasunik; ofiziala den lurraldeetan ere, muga ugari ditu; euskaraz ikasteko zein azterketak euskaraz egiteko ezintasunak eta oztopoak ugariak dira; Baionako epaitegian eta, oro har, sistema judizialean, euskaraz aritzeko eskubidea ez da bermatzen; erakunde publikoetatik euskalgintzara bideratzen den dirulaguntza oso eskasa da; euskararen eta gure eskubideen alde egiteagatik, jazarpen politikoa nahiz ekonomikoa jasaten dugu...”. Horregatik guztiagatik, eta apirilaren 11n epaituko dituzten EHEko bi ekintzaileei elkartasuna adierazteko, bilduko gara euskaldunok Baionan. Horixe delako bidezkoa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.