2003ko irailean Artezki egitasmoa osatu zuten 31 artelanetatik 14 ikus daitezke egunotan Agoizko kultur etxean, azaroaren 4ra arte. Artezki Itoizko solidarioek egindako dei bati esker sortu zen: Artozkiko herriari artelanen bat dohaintzan emateko eskatu zieten Euskal Herriko zein kanpoko artistei. Baina baldintza batekin: herria eraisten bazuten, Itoizko urtegia betetzeko, obra guztiak bertan gelditzea, ur azpian. Besteak beste, Jose Luis Zumetak, Dora Salazarrek eta Juan Gorritik erantzun zioten deiari, eta 31 artelaneko erakusketa jarri zuten Artozkiko elizan. Herria urpean utzi zutenean, ordea, desagertu egin ziren obra haiek, “poliziak bahituta”. Lan haietako 14 berriki heldu dira Itoizko urtegia eraikitzearen aurka ibili zirenengana, “modu anonimoan”, eta Iruñeko Geltoki aretoan egon dira ikusgai aurrena. Erakusketaren aurkezpenean, “oraindik bahituta dituen 17 lanak itzultzeko” eskatu zioten Nafarroako Gobernuari.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.