Nafarrek euskaraz bizitzeko Nafarroa osoan jasaten dituzten oztopoen aurka egiteko eta euskararen aldeko aldarrikapenak bideratzeko, Hordago! izeneko ekimena sortu dute. Hizkuntz eskubideak oinarri, Nafarroa osoan eragin nahi du ekimenak. Lan horretan, Euskararen Legeak ezarritako lurraldearen zonifikazioaren kontra egingo du, bidegabea eta nafarrak euskaraz bizitzeko eragozpen handia ez ezik, sortu eta 40 urtera “anakronikoa” ere badelako. Cortesen, Nafarroan beste edozein herri baino hegoalderago dagoen horretan, egin zuten aurkezpena azaroaren 13an, eta Cortesko Adierazpena irakurri zuten. Agirian agertu zutenez, Nafarroan bereizketarik eta euskal hiztunen diskriminaziorik egon ez dadin, “hordagoa” jo dute, eta justizia eskatu: “Denok berdinak izanen garen lurraldean bizi nahi dugu: berdinak betebeharretan, berdinak eskubideetan. Nafarroako zein eremutan gauden kontuan hartu gabe”. Adierazpenarekin bat egiteko deia ere zabaldu zieten nafar biztanle eta eragile guztiei. Era berean, aurrerantzean ekintza eta mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri zuten.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.