Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du, euskararen normalizazio prozesuan oso garrantzitsua izango dena. Oraindik ez da lortu herritarrek bermatuta izatea, erakunde publikoekiko harremanean, euskaraz eroso aritzeko eskubidea, ezta administrazioan euskaraz lan egitekoa ere. Gainera, euskararen normalizazioaren aldeko neurriak baliogabetzeko epaiak gero eta gehiago dira azkenaldian. Dekretu berriaren urrats baikorren artean, sektore publiko osora zabaltzea, euskararen ezagutza maila azterketa bidez egiaztatu ahal izatea, hizkuntz eskakizun asimetrikoen aukera... Alabaina, ez du administrazioa euskalduntzeko epealdirik jarri, eta ez du euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzen. Are gehiago, badira atzerapausoak: euskarari lehentasunik ez ematea, esaterako. Hainbat kasutan, epaitegiek ezarritako murrizketak ere islatu dira testuan. Argi-ilunez betea, beraz, dekretua. Halere, gehiago dira itzalak, euskalgintzaren iritzi argian, jauzi sendorako bokaziorik ez duelako. Kontseiluak aipatu bezala, “ez da euskararen normalizazioak behar duen dekretua”.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.