hasieran web

Gasteizko elkarteak unitate didaktiko berri bat aurkeztu du. Borinquen Martinez Telleria eta Miren Rodrigo Argote dira egileak. Biak dira Bigarren Hezkuntzako irakasleak, eta DBHko 4. mailarako prestatu dute materiala, webgune batean. Asmoa irakasleei laguntzea da, Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertatu zena ikasleekin lantzeko. Egun hartan, poliziak tiro egin zien langile grebalariei. Ondorioz, bost pertsona hil eta beste asko zauritu1 zituzten. Unitate didaktikoak hainbat2 jarduera3 proposatzen ditu. Adibidez, ikasleek garai hartako pertsonen testigantzak bildu eta entzun behar dituzte; gero, lan bat aurkeztu behar dute 2. mailako ikasleen aurrean. Webgunean, material asko dago: giza eskubideak azaltzeko bideoa, galdetegiak, Gasteiz, martxoak 3 filma, Xabier Sagastaren komikia... Gainera, Elkarteak saio osagarriak4 ere eskaintzen ditu: bertako kide baten hitzaldia institutuetan edo bisita gidatua Zaramaga auzoan.

1. Zauritu: herir (es), blesser (fr).
2. Hainbat:
asko, ugari.
3. Jarduera:
ariketa, egiteko.
4. Osagarri:
complementario, a (es), complémentaire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.