hasieran web

Eusko Jaurlaritza indarkeria matxistari buruzko ikerketa egiten ari da. Beste gauza batzuen artean, sexu jazarpena1 aztertu du, inkesta baten bidez. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren emakumeen % 57k sexu jazarpena jasan2 dute. Hau da, 532.018 emakumek bizi izan dute egoera hori. Jazarpen mota hori toki askotan gertatzen da: bikotean, kalean, lantokian... Emakumeen % 53k bikotean edo kalean nozitu3 dute; % 24,5ek jazarpen errepikakorra4 pairatu5 dute; eta % 11,5ek lantokian jasan dute. Sexu jazarpena mota askotarikoa izan al da: begirada desegokiak, ukituak6 edo keinu7 desegokiak izan daitezke. Inkesta egiteko, Eusko Jaurlaritzak 4.500 emakumerekin hitz egin du. Haien iritzia entzunda, datu asko bildu ditu eta bere Irekia webgunean ikusi ahal dira: https://www.irekia.euskadi.eus/eu. Emaitzek erakusten dute sexu jazarpena oso zabalduta dagoela gizartean. Alegia8, estrukturala da.

1. Jazarpen: acoso (es), harcèlement (fr).
2. Jasan:
soportar (es), supporter (fr).
3. Nozitu:
jasan, sufritu, pairatu.
4. Errepikakor:
behin eta berriz gertatzen dena, errepikatzen dena.
5. Pairatu:
sufritu, jasan, nozitu.
6. Ukitu:
tocamiento (es), attouchement (fr).
7. Keinu:
gesto (es), geste (fr).
8. Alegia:
es decir (es), c'est-à-dire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.