bidean web

Larrialdi linguistikotik indarraldira1 igarotzeko bidean, abenduaren 27an euskararen aldeko hitzordu berezia egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon: Euskaraz bizitzeko Pizkundea2 lelopean, milaka euskaltzale bildu nahi ditu Bilbao Arenan, euskarari arnasa emateko asmoz. Horrenbestez, hainbat musikari eta kulturgile ariko dira ekitaldian, kultura eta aldarrikapena uztartuz: Anari, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Ane Labaka... Kontseiluak hiru arrazoi nagusi azaldu ditu Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko. Lehenik, euskaltzaleen indarra eta batasuna agerian uztea. Bigarrenik, euskararen normalizazioa eta biziberritzea3 gizarte osoaren ardura dela jakinaraztea. Azkenik, erakundeei zein eragileei hizkuntza politiketan jauzi sendo eta premiazkoa4 bultzatzeko beharra azpimarratzea. Ekitaldirako sarrera www.pizkundea.eus webgunean erosi ahal da, 10 euroan. Jasotako dirua artistei eta ekitaldiko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

1. Indarraldi: indartsu egoteko aldi.
2. Pizkunde:
renacimiento (es), renaissance (fr).
3. Biziberritze:
revitalización (es), revitalisation (fr).
4. Premiazko:
ezinbesteko, behar-beharrezko, nahitaezko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.