bidean web 

Norbaitek intubatzea behar badu arnasa hartzeko, baina arnasbideak kaltetuak baditu, nola mantendu odoleko oxigenazioa? Zientzialariak uzkiaren1 bidezko aireztatzea2 aztertzen ari dira, hots3, oxigenoa gorputzean hesteetatik4 sartzea. Takanori Takebe ikertzailearen taldeak gizakiengan probatu du metodoa, oxigenoa garraiatzeko gaitasun handia duen perfluorodekalina izeneko likidoa erabiliz. Proba 27 gizonezko boluntariorekin eginda, likido hori uzkitik sartzea segurua, bideragarria5 eta jasangarria6 dela egiaztatu dute. Boluntarioei dosi bakarra eman zitzaien eta ordubetez eduki behar izan zuten likidoa gorputz barruan. Ez zuten ondorio larririk izan: sabeleko hantura7, edo mina, dosiaren araberakoa eta iragankorra8 izan zen. Hortaz, perfluorodekalina oxigenatuaz egindako heste bidezko aireztatzea teknika egokia izan liteke arnasketa arazo larria duten pazienteentzat. Oraingoz, laguntzeko teknika gisa aurkeztu da, ez ordezko gisa, baina aurrerapauso oso garrantzitsua izan liteke.

1. Uzki: ano (es), anus (fr).
2. Aireztatze:
ventilación (es), ventilation (fr).
3. Hots:
hau da, alegia.
4. Heste:
intestino (es), intestin (fr).
5. Bideragarri:
viable (es), viable (fr).
6. Jasangarri:
soportable (es), supportable (fr).
7. Hantura:
inflamazio.
8. Iragankor:
igarotzen dena, aldi baterako.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.