bidean web

Albisteak lantzean, adimen artifizialek1 (AA) askotan edukiak eta informazio iturriak desitxuratzen2 dituzte. Hala dio EBU Europako Irrati-Telebisten Batasunak egindako ikerketa batek. BBCk gidatuta, 22 hedabidek hartu dute parte. Lau AA aztertu dituzte: Gemini, Copilot, ChatGPT eta Perplexity. Laurei 3.000 galdera egin dizkiete, eta erantzunen % 31k iturri okerrak edo engainagarriak3 zituzten. Gainera, eduki askok zehaztasun4 falta handia zuten: % 20k datu zaharkituak5 edo asmatutakoak zituzten. Oro har6, erantzunen % 45ek “arazo esanguratsuak7 zituzten: iturri okerra, zehaztasunik ez... Soilik “arazoren bat” kontuan hartuz gero, kopurua % 81era igotzen da. Geminik ditu emaitzarik txarrenak: erantzunen % 76k arazo esanguratsuak dituzte. Ondoren, Copilot (% 37), ChatGPT (% 36) eta Perplexity (% 30) daude. Hortaz, adimen artifizialek oraindik ez dute fidagarritasun8 nahikorik albisteak lantzeko orduan.

1. Adimen artifizial: inteligencia artificial (es), intelligence artificielle (fr).
2. Desitxuratu:
distorsionar (es), déformer (fr).
3. Engainagarri:
engañoso, a (es), trompeur (fr).
4. Zehaztasun:
exactitud (es), exactitude (fr).
5. Zaharkitu:
obsoleto, a (es), obsolète (fr).
6. Oro har:
en general (es), en général (fr).
7. Esanguratsu:
significativo, a (es), significatif, -ive (fr).
8. Fidagarritasun:
fiabilidad (es), fiabilité (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.