bidean web

Tipi-tapa, euskararen aldeko mobilizaziorik handienak eta jendetsuenak lehen pausoak egin ditu; horrenbestez, martxora bitartean hainbat hitzordu1 izango dira. Esaterako, Korrika Kulturala: Kaka antzezlana, edizio honetako ikuskizun nagusia, hainbat herritan izango da ikusgai. Abenduan, berriz, 24. Korrikaren abestia ezagutuko dugu. Informazio hori guztia eta gehiago zuzenean kontsultatu ahal izango da Korrika aplikazio berrituan. Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, dohainik. Bertan, Korrika denden berri ere jasoko da. Dagoeneko irekita daude hainbat herri eta hiritan, arropa eta osagarriak2 salgai jarrita. Korrikak AEKrentzako baliabide ekonomikoak lortzea du xede; horretarako, dendak ez ezik, beste bide batzuk ere badaude. Adibidez, Korrika Laguntzailea izatea: 15 euroko ekarpena3 eginda, 24. Korrikaren pina eta txartel birtuala (aplikazioan eskuragarri) eskura daitezke, eta, era berean, hainbat abantaila, deskontu eta sari lortzeko aukera dago.

1. Hitzordu: cita (es), rendez-vous (fr).
2. Osagarri:
complemento (es), complément (fr).
3. Ekarpen:
aportación (es), apport (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.