heltzear web

Parisko Udalak zozketa xelebrea1 jarri du martxan: artista ezagunen hilobiaren2 ondoan ehortzia3 izateko aukera. Zehazki, hiriguneko hiru hilerritako 30 hilobi zozkatuko ditu, bakoitzean hamar. Bereziak dira abandonatuak daudelako eta gertu, pertsonaia ospetsu baten hilobia dutelako. Pêre-Lachaiseko kanposantuan, Jim Morrison, Sarah Bernhardt, Molière, Oscar Wilde eta Édith Piaf. Montmartren, Edgar Degas, Henri-Georges Clouzot, Alexandre Dumas, François Truffaut eta Émile Zola. Montparnassen, Charles Baudelaire, Serge Gainsbourg, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir, Susan Sontag eta Agnès Varda. Zozketak helburu jakina du: 30 hilobiak zaharberritzea, oso hondatuak daudelako. Horrenbestez, zozketan izena ematen dutenek konponketaren aurrekontua aurkeztu behar dute eta, irabaziz gero, 4.000 euro ordaintzeaz gain, 6 hilabeteko epean eraberritu beharko dute. Abenduaren 31ra arte eman daiteke izena zozketan. Hori bai, soilik Paris bertakoek har dezakete parte.

1. Xelebre: peculiar (es), particulier, -ière (fr).
2. Hilobi:
tumba (es), tombe (fr).
3. Ehortzi:
lurperatu, lur azpian sartu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.