heltzear web

Zenbaki berezia duzu eskuetan, irakurle, 502. honek berritasunak baitakartza. Alde batetik, berehala konturatuko zinen txikiagoa dela; horrek ez du esan nahi, ordea, eduki gutxiago aurkituko duzunik. Bestetik, lehen izaten ez zituen marrazkitxo batzuk ikusiko dituzu: testu bakoitzaren zailtasun maila adierazten dute, irakurleok errazago identifika ditzazuen erraz ulertuko dituzuenak. Gainera, hemendik aurrera, AIZU!k AEKko didaktikari batek diseinatutako atazak1 eskainiko ditu hilero online, euskara ikasten ari diren guztientzako lagungarri. Horrez gain, hileroko martxatik at2, Interneteko aizu.eus atarian albiste berri pare bat jarriko da astero. Bestalde, hurrengo zenbakietan nobedade gehiago agertuko dira, hala nola testu guztiak entzungai aldizkariaren webgunean. Durangoko Azokan aurkeztuko dugu AIZU! eraberritu hau, abenduaren 5eko eguerdian, Areto Nagusian. Hitzordura agertzea ezinezko bazaizu, Azokako Artekale pasabideko3 26. erakusmahaian ere aurkituko gaituzu. Zatoz eta gozatu berritasunez!

1. Ataza: ariketa, eginkizun, zeregin.
2. At:
kanpo, aparte.
3. Pasabide:
pasillo (es), couloir (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.