heltzear web

Hizkuntza bat baino gehiago hitz egiteak zahartzeak garunean eragiten duen narriadura1 kognitibotik babesten du. Hala ondorioztatu du Nature Aging aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Hainbat erakundek egin dute azterlana eta, besteak beste, Ikerbasque eta BCBLko ikertzaile Lucia Amorusok gidatu du. Europako 27 herrialdetako biztanleen datuak aztertu dituzte; zehazki, 51 eta 90 urte arteko 86.149 pertsonarenak. Adimen artifiziala erabiliz, parte hartzaileen adin kronologikoaren eta adin biologikoaren arteko aldea neurtu dute. Horretarako, arrisku faktoreak (hipertentsioa, emakumea izatea...) eta babes faktoreak (hezkuntza, kognizioa...) hartu dituzte kontuan, baita alderdi sozial, soziopolitiko, linguistiko eta ingurumenekoak ere. Emaitza, esandakoa: eleaniztasunak2 goiz zahartzetik babesten du. Elebakarrek3, aldiz, goiz zahartzeko arrisku handiagoa dute. Gainera, zenbat eta hizkuntza gehiago erabili, orduan eta babes handiagoa lortzen da.

1. Narriadura: deterioro (es), détérioration (fr).
2. Eleaniztasun:
plurilingüismo (es), multilinguisme (fr).
3. Elebakar:
monolingüe (es), monolingue (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.