bidean web

Otsailaren 11n ospatuko da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, eta, testuinguru1 horretan, Emakumeak Zientzian programa egingo da otsailaren 3tik 11ra. Aurtengoa hamargarren urtea izango da, eta 70 jarduera2 baino gehiago eskainiko ditu EAEko hainbat hiri eta herritan. Eskaintza3 zabala izango da (mahai-inguruak4, bisitak ikerketa-zentroetara, dibulgazio-ibilbideak...), eta adin guztietarako. 34 euskal erakundek antolatu dute programa, hasierako helburuari eutsita, emakumeek zientzian badutela tokia erakustea, hain zuzen ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, hamar urteko esperientziak proiektuaren abiapuntuko ideia nagusia baieztatu5 du: aurrerapenak egin diren arren, oraindik ere desberdinkeriak6 daude zientzian. Aurtengo leloak7 indar kolektiboaren garrantzia jaso du, eta etorkizunerako bidea iradoki8: Marea bizia9 gara. Jardueretan izena emateko www.emakumeakzientzian.eus webgunera jo behar da.

1. Testuinguru: contexto (es), contexte (fr).
2. Jarduera:
actividad (es), activité (fr).
3. Eskaintza:
oferta (es), offre (fr).
4. Mahai-inguru:
mesa redonda (es), table ronde (fr).
5. Baieztatu:
konfirmatu, berretsi.
6. Desberdinkeria:
desigualdad (es), inégalité (fr).
7. Lelo:
lema (es), devise (fr).
8. Iradoki:
sugerir (es), suggérer (fr).
9. Bizi:
indartsu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.