hasieran web

Txinako Yiwu hirian, jostailu bat agortu1 da: peluxezko zaldi gorria da, urre-koloreko txintxarria2 dauka lepoan eta triste dago. Txinan, otsailaren 17an sartuko dira Zaldiaren Urtean, eta hori ospatzeko egin dute peluxea. Printzipioz, itxura3 alaiarekin diseinatu dute, baina batzuk triste atera dira: egileak, deskuidatuta, alderantziz4 josi5 du ahoa. Bada, zaldi triste horiek oso ondo saldu dira. Erosle txinatarrek uste dute panpinak langile modernoen itxura daukala, eta identifikatuta sentitu dira. Beraz6, orain zaldi tristeak ere hasi dira saltzen. Zaldiaren Urtea 2027ko otsailaren 5era arte ospatuko dute Txinan eta, horoskopoaren arabera7, bitartean8 jaiotzen diren umeak ausartak9, abenturazaleak eta baikorrak10 izango dira; batzuetan, baita nahiko zazpikiak11 ere.

1. Agortu: agotar(se) (es), s’épuiser (fr).
2. Txintxarri:
campanilla (es), clochette (fr).
3. Itxura:
apariencia (es), apparence (fr).
4. Alderantziz:
al revés (es), à l'envers (fr).
5. Josi:
coser (es), coudre (fr).
6. Beraz:
por consiguiente (es), par conséquent (fr).
7. Arabera:
según (es), selon (fr).
8. Bitartean:
denbora-tarte horretan, epealdi horretan.
9. Ausart:
audaz (es), audacieux, -euse (fr).
10. Baikor:
optimista (es), optimiste (fr).
11. Zazpiki:
impaciente (es), impatient, -e (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.