hasieran web

Datozen asteetan, bertsozaleek1 aukera asko izango dituzte bertsoak entzuteko. Izan ere2, otsailaren 7an hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen du eta guztira3 sei saio4 izango ditu. Lehen fasean, hiru saio, Oionen, Laudion eta Izarran. Ondoren, bi finalaurreko5, Dulantzin eta Aramaion. Azkenik, finala Gasteizen izango da, martxoaren 28an. Txapelketan, 18 bertsolarik parte hartuko6 dute, eta horietatik sei iritsiko dira finalera. Arabakoaz gain7, Gipuzkoan beste txapelketa bat dago martxan: urtarrilean hasitako Gipuzkoako Herriarteko8 Bertso Txapelketa. Taldekako txapelketa da, eta maiatzaren 30eko finalera arte 100 saio baino gehiago eskainiko ditu lurraldean. Arabako txapelketako saioetarako eta Gipuzkoakoaren azken faseetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal dira.


1. Bertsozale:
bertsoak gustuko dituen pertsona.
2. Izan ere:
de hecho (es), en fait (fr).
3. Guztira:
en total (es), en tout (fr).
4. Saio:
sesión (es), session (fr).
5. Finalaurreko:
semifinal (es), demi-finale (fr).
6. Parte hartu:
participar (es), participer (fr).
7. -z gain:
además de (es), en plus de (fr).
8. Herriarteko:
herrien arteko, hainbat herriren arteko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.