hasieranariketak

Jaguarra (edo yaguaraté-a), Amerikako felido1 handiena, berreskuratzen2 ari da. Mexikon, adibidez, Jaguarra Kontserbatzeko Aliantza Nazionalak esan du animaliaren populazioa % 10 hazi dela azken sei urteetan. Beraz, kontserbazio proiektuak arrakasta3 dauka. Bestalde, Argentinan yaguaraté kume4 bat jaio zen iaz5, El Chaco eskualdean, 30 urteren ondoren. Uztailean ikusi zuten Bermejo ibaiaren ertzean6, El Impenetrable parke nazionalean. Albiste pozgarria eta garrantzitsua da: parke hori toki babestua7 da eta bertan animaliak zaintzen dituzte. Horregatik, parkeko zaindariek ezagutzen dute kumearen ama: Nalá da, eta itxian8 jaio zen. 2024ko abuztuaren 18an askatu zuten, parkean zainduta bizitzeko eta espeziea indartzeko. Ugaztun9 hau ekosistemarako giltzarria10 da eta garrantzi kultural handia dauka kontinente amerikarrean.

1. Felido: félido, -a (es), félin (fr).
2. Berreskuratu:
recuperar (es), récupérer (fr).
3. Arrakasta:
éxito (es), succès (fr).
4. Kume:
cría (es), petit (fr).
5. Iaz:
el pasado año (es), l'an dernier (fr).
6. Ertz:
margen (es), bord (fr).
7. Babestu:
proteger(se) (es), (se) protéger (fr).
8. Itxian:
en cautividad (es), en captivité (fr).
9. Ugaztun:
mamífero, -a (es), mammifère (fr).
10. Giltzarri:
clave (es), clé (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.