Abuztuaren 12ko eguzki-eklipsearen atarian, ekitaldi ugari antolatu dituzte Nafarroan

Aurtengo1 abuztuaren 12an, eguzki-eklipsea izango da eta Europan Euskal Herria izango da fenomenoa ikusteko leku onenetakoa. Batez ere hego-mendebaldean, osorik ikusi ahal izango delako. Aparteko2 gertakaria izango da, zenbait hamarkada igaro arte ez delako berriz gertatuko. Ondorioz, munduan ikusmin3 handia sortu du. Adibidez, Nafarroako Gobernuaren arabera, milioi bat lagun gertura daiteke Nafarroara eklipsea ikustera. Hori dela eta, Eklipse izeneko egitasmoa garatu du, lurraldeko hegoaldeko hamar herrirekin elkarlanean. Hain zuzen, hamar herri horietan eklipsea osorik ikusiko da. Egitasmoari esker, hainbat neurri hartuko dituzte. Besteak beste, abuztura arte, hainbat jarduera antolatuko dituzte. Esaterako, Eklipsearen aurretiko 12ak izenburupean, hilero solasaldi4 bat egingo dute. Informazio guztia, https://www.eklipsenavarra.com/eu/ gunean.
1. Aurtengo: urte honetako.
2. Aparteko: excepcional (es), exceptionnel, -elle (fr).
3. Ikusmin: kuriositate, jakin-min.
4. Solasaldi: charla (es), conférence (fr).
