hasieran web

Abenduaren amaieratik dago martxan Barrena, Debabarrena eskualdeko1 (Gipuzkoa) informazioa lantzeko euskarazko proiektu berria. Tokiko2 albisteak eskaintzen ditu, paperean eta Interneten. Barrena-k bi produktu argitaratzen ditu: barrena.eus atari3 digitala eta Barrena astekaria4. Barrena sortzeko, eskualdeko hainbat hedabide elkartu dira: Barren (Elgoibar-Mendaro), Pil-Pilean (Soraluze), Berriketan (Deba) eta Drogetenitturri (Ermua-Mallabia). Gainera, Eibarko Arrate Irratiarekin hitzarmena5 egin dute. Horri esker, irrati horretako audio batzuk Barrena.eus atarian entzun ahal izango dira. Herritarrek ere parte hartzeko aukera dute komunikabide berrian, komunitateko kide bihurtuta⁶. Horretarako, Barrenakide sortu dute. Barrenakide egiten direnek proiektuari laguntza ematen diote eta, aldi berean⁷, abantaila⁸ batzuk lortzen dituzte, deskontuak eta zozketak, adibidez.

1. Eskualde: comarca (es), région (fr).
2. Tokiko:
bertako, leku horretako.
3. Atari:
webgune, web-orri.
4. Astekari:
astero argitaratzen den aldizkari.
5. Hitzarmen:
convenio (es), convention (fr).
6. Bihurtu:
convertir(se) (es), (se) convertir (fr).
7. Aldi berean:
al mismo tiempo (es), en même temps (fr).
8. Abantaila:
ventaja (es), avantage (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.