bidean web

Bai, kale-zurrutari1 lekua egin diote Euskaltzaindian, baina hiztegian, jakina. Sei hilabeterik behin egiten duen moduan, Euskaltzaindiak bere hiztegia sarean (www.euskaltzaindia.eus) eguneratu du. Oraingoan, 485 forma berri jaso ditu, eta 1.186 berrikusi; horien artean, 687 adiera2 berri. Forma berriei dagokienez, arreta3 berezia jarri diete testuliburuetako edukiei, batez ere DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei begira. Giza zientzietako eta gizarte-zientzietako, ekonomiako, geografiako, geologiako, kiroletako, osasun-zientzietako, ekologiako, matematikako eta fisikako formak landu dituzte bereziki: botere absolutu, indarkeria matxista, ozeano-fosa, kutsadura akustiko... Testuliburuetako hitzez gain, ohiko konbinazioak, lagunarteko formak edo orain arte ezkutuegi5 egon direnak ere ikusgai jarri dituzte, eta dagokien lekua eman diete hiztegian. Esaterako, kale-zurrut, ideia-jasa6 eta zer demontre7.

1. Kale-zurrut: botellón (es), beuverie (fr).
2. Adiera:
acepción (es), acception (fr).
3. Arreta:
atención (es), attention (fr).
4. DBH:
Educación Secundaria Obligatoria (es), enseignement secondaire (fr).
5. Ezkutu:
oculto, -a (es), occulté, -ée (fr).
6. Ideia-jasa:
lluvia de ideas (es), brainstorming (fr).
7. Zer demontre:
harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den esapidea.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.