Beroketa globala, gero eta abiadura handiagoan

Europako Batzordearen Copernicus klima-zerbitzuaren azken datuek munduko tenperatura gorantz doala baieztatu dute: 2025. urtea izan da hirugarren beroena erregistroak daudenetik, 2024 eta 2023 ostean (2024. urteak sailkapeneko lehen postuari heltzen dio); iazkoa inoizko urterik beroena izan zen Antartikan; azken hamarkada da erregistratutako beroena... Azken hiru urteotan, gainera, gainditu1 egin da 1,5 ºC-ko batez besteko2 tenperatura-anomalia. Hau da, Copernicusek ohartarazi3 du Lurra Parisko Akordioak (2015) ekidin4 nahi zuen segurtasun planetarioaren mugara hurbiltzen ari dela, espero baino azkarrago, gainera. Jakina da 1,5 ºC-ko muga hori gainditzeak zer dakarren: lehorteak, suteak eta uholdeak5 gero eta larriagoak eta sarriagoak izatea. Egingo ote dugu zerbait?
1. Gainditu: rebasar (es), dépasser (fr).
2. Batez besteko: medio, -a (es), moyenne (fr).
3. Ohartarazi: advertir (es), avertir (fr).
4. Ekidin: evitar (es), éviter (fr).
5. Uholde: inundación (es), inondation (fr).
