bidean web

2025eko abenduaren 21ean, zetazeo bat hilda agertu zen Zierbenako Arena hondartzan. Plentziako Itsas Estazioan (PIE-EHU), nekropsia egin zioten animaliari eta ikertzaileek espeziea zehaztu1 ahal izan zuten: kaxalote nanoa zen (Kogia sima). Aurkikuntza mugarri2 zientifikoa da, euskal kostaldean dokumentaturiko lehen kasua delako. Lehenago ez da beste lekukotzarik3 jaso. Kaxalote nanoa ez da euskal kostaldeko ohiko4 espeziea, normalean hegoalderago5 bizi baita. Zierbenan aurkitutakoa ar6 heldua7 zen, 2,25 metroko luzera zuen eta gaixotasun ahulgarri8 ezezagun baten ondorioz hil zen. Animalia hilak zein9 biziak izan, Euskadiko lehorreratze10-sareak (SAREUS) artatzen11 ditu halako kasuak. 2025ean, adibidez, 31 abisuri erantzun zien SAREUSek.

1. Zehaztu: determinar (es), déterminer (fr).
2. Mugarri:
hito (es), événement marquant (fr).
3. Lekukotza:
testimonio (es), témoignage (fr).
4. Ohiko:
habitual (es), habituel, -elle (fr).
5. Hegoalderago:
más al sur (es), plus au sud (fr).
6. Ar:
macho (es), mâle (fr).
7. Heldu:
adulto, a (es), adulte (fr).
8. Ahulgarri:
debilitante (es), débilitant, e (fr).
9. Zein:
tanto... como... (es), ou, comme (fr).
10. Lehorreratze:
varamiento (es), échouage (fr).
11. Artatu:
asistir (es), assister (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.