bideanariketak

Hego Euskal Herriko 16 urtetik beherako gazteek ezingo dute konturik eduki sare sozialetan. Ipar Euskal Herriko 15 urtetik beherakoek ere ez, otsaileko AIZU!n kontatu genuen moduan. Espainiako Gobernuko presidenteak esan du plataforma digitaletan legeak ez direla errespetatzen eta delituak onartzen1 direla. Frantziako Gobernuak ere umeak eta nerabeak2 babestu3 nahi ditu, batez ere sare sozialetako eduki kaltegarrietatik4. Australia izan zen lehena gazteei sare sozialak debekatzen5, 2025eko abenduan; geroago, Danimarkak ere ezarri6 zuen debekua. Beste herrialde batzuk gaia aztertzen ari dira, Erresuma Batua eta Portugal, adibidez. Neurri hauek aldeko7 eta aurkako iritziak jaso dituzte. Aldekoek uste dute gazteen osasun mentala babesteko balio dutela; aurkakoek, aldiz8, nerabe batzuk bakarrik sentituko direla eta kontu faltsuak sortuko9 dituztela.

1. Onartu: aceptar (es), accepter (fr).
2. Nerabe:
adolescente (es), adolescent, -e (fr).
3. Babestu:
proteger(se) (es), (se) protéger (fr).
4. Kaltegarri:
perjudicial (es), nuisible (fr).
5. Debekatu:
prohibir (es), interdire (fr).
6. Ezarri:
implantar (es), imposer (fr).
7. Aldeko:
favorable (es), favorable, -e (fr).
8. Aldiz:
por el contrario (es), par contre (fr).
9. Sortu:
crear (es), créer (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.