hasieranariketak

Otsailaren 1etik aurrera, turistek bi euro ordaindu behar dituzte Fontana di Trevi iturri ezagunera1 hurbiltzeko2. Erromako biztanleek3, ordea4, debalde sartzen jarraitzen dute. Horregatik, bi sarrera daude orain: bata turistentzat, ordainpekoa5, eta bestea erromatarrentzat, doakoa6. Erromako Udalak hartu du erabakia. Fontana di Trevi Erromako bigarren monumentu bisitatuena da, Koliseoaren ondoren. Egunero, jendetza7 joaten da iturria ikustera, eta askotan pilaketa8 handiak sortzen dira. Hori dela eta9, sarrera jarrita, jende-kopurua hobeto kontrolatu nahi dute. Gainera, aldi berean10 250 pertsona bakarrik egon ahal izango dira han. Bildutako diruarekin, Udalak logistika-gastuak ordainduko ditu, eta ondarea11 zaintzeko lanak egingo dituzte. Fontana di Trevikoa ez da neurri berria. Erabaki berdina hartu dute hiriko beste leku batzuetan. Adibidez, Panteoian ere sarrera kobratzen hasi dira duela gutxi.

1. Ezagun: famatu, ospetsu.
2. Hurbildu:
acercarse (es), (s')approcher (fr).
3. Biztanle:
habitante (es), habitant (fr).
4. Ordea:
en cambio (es),en revanche (fr).
5. Ordainpeko:
de pago (es), payant (fr).
6. Doako:
gratuito, -a (es), gratuit, -e (fr).
7. Jendetza:
jende asko, pertsona-kopuru oso handia.
8. Pilaketa:
acumulación (es), accumulation (fr).
9. Hori dela eta:
por eso (es), pour ça (fr).
10. Aldi berean:
al mismo tiempo (es), en même temps (fr).
11. Ondare:
patrimonio (es), patrimoine (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.