Kafea ona da dementzia-arriskua gutxitzeko

Kafea edo tea neurrian1 hartzea ona da buru-osasunerako. Harvardeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, hainbat onura2 ditu: dementzia-arriskua gutxitu, narriadura3 kognitiboa atzeratu eta garunaren funtzionamendua hobetzen du. Hori bai, kafeak eta teak kafeina izan behar dute. Eguneroko kontsumo egokia bi edo hiru katilu4 kafe hartzea da, edo, bestela, katilu bat edo bi te. Kopuru hori gaindituta, ordea, ez da babes handiagorik lortzen. Berrogei urtez 131.821 lagun aztertu dituzte ikerketan. Besteak beste, haien dieta eta dementzia-kasuak. Parte-hartzaileen arteko 11.033k dementzia garatu zuten. Kafea kafeinarekin edaten zutenek dementzia-arriskua % 18 gutxitu zuten, eta % 7,8k, narriadura kognitiboa. The Journal of the American Medical Association agerkarian argitaratutako lanak zehaztu duenez, kafeinak eragiten du onura. Halakorik gabeko kafeak, aldiz, ez du inolako babesik ekartzen.
1. Neurrian: moderadamente (es), modérément (fr).
2. Onura: abantaila, gauza on.
3. Narriadura: deterioro (es), détérioration (fr).
4. Katilu: tazón (es), bol (fr).
