Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak duela 2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu du Aierdi VIII meategian, Lantzeko (Nafarroa) meatze gunean. Iberiar penintsulan inoiz ez da halakorik topatu meategi baten barruan. Hiru ikur aurkitu dituzte, eta, ikertzaileen ustez, ‘ikae’ edo ‘igae’ irakur daiteke. Ikur bilduma paleohispaniko batekoak dira, eta ikertzaileak baskonikoa izan daitekeelakoan daude. Izan ere, ik(h)ai hitzaren antza du. Arnaud Oihenarten XVIII. mendeko idatzietan ageri da ikhai hitza, malda esan nahi duena. Ikertzaileen ustez, hitza eta non topatu den, lekua,bateragarriak izan daitezke. Halere, hipotesia besterik ez da, garai hartako errealitate linguistikoaz ezer gutxi ezagutzen delako. Nolanahi ere, garrantzi handiko aurkikuntza da. Idazkuna Irulegiko Eskuaren garai bertsukoa da. Erromatarrek baskoien lurraldean ustiatzen zuten meatzean topatu dute eta, Irulegiko Eskuaren antzera, erromanizazio eta latinizazio prozesua gertatzen ari zen garaian bertakoek tokiko hizkuntzan idazten zutela erakuts dezake.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.